FUTBOLA

Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. 250 milioi jokalarik praktikatzen dute munduko 200 herrialde baino gehiagotan, eta beraz munduko kirolik hedatuena da.

Kirola bere muturreko bi aldeetan ate bat duen zelai laukizuzen batean jokatzen da. Jokoaren helburua baloia aurkako taldearen atean sartzea da.