Gaur egun gero eta garrantzia gehiago ematen zaio kirolari eta dakartzan onurei, izan ere, jakina da kirolak eta ariketa fisikoak onura fisiko, psikologiko eta sozialak dakartzala. Azken urte hauetan kirola eta osasunaren arteko lotura azpimarratzen da besteak beste, sedentarismoak dakartzan ondorio negatiboak ezagutzen direlako, gaixotasun kardiobaskurrak esaterako, hauek izanik heriotzen kausa %47a Europan. Gure gizartean “osasunaren kontzientzia sozial”  bat sortuz doa. Profesionalen usteetan beharrezkoa da ariketa fisikoa egiteko ohitura haurtzarotik haur eta gazteen bizi estiloetan ezartzea, gerora bizi estilo osasuntsua mantendu dezaten.

FISIKOAK:

  • Ariketa fisikoa eginez bihotz eta odol-hodietako gaixotasuna izateko arriskua modu adierazgarriz jaisten da. 
  • Ariketa fisikoak eragin nabaria du bihotzaren funtzioan, bere bolumena eta indarra handitzen baititu, uzkurtzeko gaitasuna hobetuz. Honek aurrerantzean garrantzia izango du bihotz indartsu batek lagunduko baitigu heldutasunean eta zahartzaroan gertatzen diren bihotz arazoei aurre egiten.
  •  Ariketa fisiko jarraiak odol hodi gehiago sortzen laguntzen baitu, horrela oxigenoa eta elikagaiak hobeto iritsiko dira muskuluetara.  
  • Ariketa fisikoak muskuluaren garapenean eragin nabaria du. Gazteetan muskuluen garapen egoki batek zahartzarora indar handiagorekin heltzea eragin dezake.
  •  Ezaguna da ariketa fisiko jarraiak obesitatea murrizten duela.

PSIKOLOGIKOKI / SOZIALA: 

  • Ariketa fisikoa, estrés  eta depresioa prebenitzeko edo tratatzeko eraginkorra da.
  • Kirola egiteak emozioetan efektu positiboa du umorea, ongizate orokorra, autoestimua eta autokontzeptua hobetuz eta ondorioz baita bizi kalitatea ere.
  • Ariketa fisikoa pertsonaren garapen integralaren parte da. Kirol eta jokoetan parte hartzean, haur eta gazteek hainbat giza balore positibo bereganatzen dituzte: leialtasuna, kooperazioa, borondatea, iraunkortasuna, ausardia, erresistentzia, autonomia, gaitasun sozialak eta abar.